Zer da KoLaborategia

Gizarte digitalerako Hezkuntza eta Komunikaziorako laborategia

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 2016-2020 Plan Estrategikoaren hausnarketaren ondorioz sortu zen laborategia. Hala ere, eztabaiada prozesu askotan azaleratu izan da hezkuntzak bizi dituen aldaketen aurrean, ezagutza berria garatu eta ikertzeko taldeak antolatzeko beharra. 

Azken urteotan digitalizazioak hartu du indarra ikusita, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak identifikatu zuen beharra izan zen espazio bat sortzearena, digitalizazioarekin lotutako berrikuntza pedagogikoa eta ikerketa sustatu eta uztartuko zituena. Horretara heltzeko ordea, beharrezkoa izan da esperimentaziorako espazio berriak ere diseinatzea. 

Hezkuntzaz gain, Komunikazioa ere bada gizarte digitaleko giltzarria eta etorkizuneko gakoa. Hori dela eta, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategia da KoLaborategia.

Digitalizazioaren rola hezkuntzan eta komunikazioan

KoLaborategia da gizartearen (er)aldaketan, digitalizazioaren rola hezkuntzan eta komunikazioan ikertzen eta esperimentatzen duen laborategia. KoLaborategian, hausnartu, etorkizuna sortu eta, berrikuntza prozesuak azeleratuz, espazioak irekitzen diegu aukera berriei. Laborategian, ikertu eta aholkularitza-formazioa eskaintzen dugu, betiere, hezkuntza, komunikazio zein gizarteko eragileekin (Ko)Laboratuta. Gizarteko Digitalerako Hezkuntzaren eta Komunikazioaren Laborategiak etorkizuneko tendentziak eta nazioarteko begiradak ere identifikatzen ditu.

 

Helburuak

  • Baliabideak eta konpetentziak garatzen laguntzea digitalizazioak dakartzan erronkei aurre egiteko.
  • Sustatzea digitalizazio osasuntsu eta jasangarria.
  • Eragitea hiru esparrutan: unibertsitatea, eskola eta gizartea.

Eragiteko moduak

  • Aholkularitza erradikala, ad hoc eta berritzailea.
  • Formazioa.
  • Esperimentazioa.
  • Ikerketa.
  • Zabalkundea.

Jarraitu gaitzazu