Ikerketa

Ikerketa kolaboratiboa

KoLaborategiaren ikerketa kolaboratiboa eta aplikatua da; eskolekin eta erakundeekin eta eskolentzat eta erakundeentzat garatzen dena da gure ikerketa. Ikasleak, testuinguruak eta profesionalak jartzen ditugu erdigunean; ez tresnak. Horrela aztertzen dugu digitalizazioak hezkuntzan eta komunikazioan duen eragina.

Epe luzerako eta epe motzerako ikerketak egiten ditugu, baina betiere begirada eta ikerketa-tresna ezberdinak erabiliz. Gainera, nazioarteko taldeekin elkarlanean ezagutza berria sortzen dugu ikerketaren bidez.

GAZTE-RIA: sare sozialak eta gazteak

Gazte-RIA izeneko ikerketak, 2019-2020ko ikasturtean, nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu. Horretarako, Gipuzkoako eta Lapurdiko hainbat ikastetxetan mila gazte baino gehiagoren lekukotasuna jaso da. Ikerketak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du.

 

Harremanetarako

 kolaborategia.huhezi@mondragon.edu

 943 71 41 57

Dorleta z/g. 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)

Jarraitu gaitzazu

Dorleta z/g. 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)