Lege-oharra

Lege-oharra

1. Identifikazio datuak

  • Deitura: Mondragon Unibertsitatea
  • Egoitza soziala: Loramendi, 4, 20500 Arrasate
  • IFK: F20560991
  • Telefono-zenbakia 943712185
  • Faxa: 943712193
  • Helbide elektronikoa: info@mondragon.edu
  • Hezkuntza Ministerioko Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan dago, 061 zenbakiaz
  • Domeinuaren izena: www.mondragon.edu

2. Helburua eta aplikazio-eremua

Baldintza orokorrak

Hauek dira "www.mondragon.edu" (“webgunea”, aurrerantzean) domeinuaren mendeko webguneen erabilera, nabigazioa eta haietarako sarbidea arautzen duten baldintza orokorrak (aurrerantzean, “baldintza orokorrak), eta webgune horien erabilerari dagozkion erantzukizunak (aurrerantzean, hauek joko dira “edukitzat”: testuak, marrazkiak, grafikoak, diseinuak, kodea, softwarea, argazkiak. Musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, bai eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko hitzarmenek babesten duten beste zeinahi sorkuntza-lan ere). Horiez gain, webgunearen bidez erabiltzaileei eskaintzen zaizkien berariazko zerbitzuen erabilera eta/edo kontratazioa arautzeko beste baldintza berezi batzuk ere ezar ditzake Mondragon Unibertsitateak.

Definizioak

Webgunera sartzeak edo hura erabiltze hutsak hau dakarkio berekin erabiltzaileari: automatikoki, espresuki eta inolako baldintzarik gabe onartzea baldintza orokor hauek. Hori dela eta, arretaz irakurri behar ditu erabiltzaileak baldintza orokorrak.

Hauek joko dira erabiltzailetzat: webguneko jarduerak (doakoak zein kostubidezkoak) erabiltzen, haietara sartzen, haietan nabigatzen edo haietan parte hartzen duen edonor.

Webgunea erabili aurretik, kontuan izan

Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuak erabili eta/edo kontratatu aurretik, arretaz irakurri behar ditu erabiltzaileak erakunde horrek xede horretarako berariaz ezarritako baldintzak. Berariazko zerbitzu horiek erabiltzeak eta/edo kontratatzeak berekin dakar Mondragon Unibertsitateak argitaratutako bertsioan haiek erregulatzen dituzten baldintza bereziak onartzea, erabilera eta/edo kontratazio hori egiten den unean.

3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko eskubideak

Mondragon Unibertsitateak erregistratuta dauzka webgune honetan ageri diren deitura, marka, zeinu bereizgarri, izen komertzial, diseinu eta /edo logotipo guztiak. Indarrean den legediari jarraiki, pertsegitu egin daiteke legezko titularra ez den beste norbaitek haiez egiten duen erabilera desegokia. Mondragon Unibertsitatea, S.COOP.rena da webgune hau.

Mondragon Unibertsitatearenak dira webgune honetako eta bere orrialde, pantaila, informazio, itxura eta diseinuaren jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren gaineko eskubideak, bai eta haietatik beste orri batzuetara egiten diren loturen gainekoa ere, baldin eta ez bada kontrakorik adierazten. Honenbestez, Mondragon Unibertsitateak soilik du webgunea ustiatzeko eta erreproduzitzeko eskubidea. Bere erabilera pertsonalerako soilik deskarga ditzake erabiltzaileak webgune honetako edukiak, edo haren zeinahi orri kopiatu edo inprimatu, betiere titularraren eskubideak urratu gabe. Erabiltzaileak ezin du, inondik ere, webgune honetako informazio, eduki edo ohartarazpenik aldatu edo ezabatu. Ezingo du, halaber, webgune honen edukia erreproduzitu, transmititu edo aldatu, zuzenean zein zeharka, aldez aurretik Mondragon Unibertsitateak ez baldin badio horretarako idatzizko baimenik eman.

4. Webgunerako eta haren edukietarako sarbidea

Sarrera baldintzak

Doan eta inongo trabarik gabe sar daitezke erabiltzaileak webgunera. Dena den, baliteke zerbitzua edo produktua aldez aurretik kontratatu eta diru-kopuru bat ordaindu behar izatea webgunearen bidez Mondragon Unibertsitateak edo hirugarren batzuek eskaintzen dituzten zerbitzuak eta edukiak eskuratzeko, dagozkien baldintza bereziek diotenari jarraiki. Horrelakoetan, argi azaldu behar zaizkio baldintza horiek erabiltzaileari.

Debekatuta dago adingabeek produktuak eta zerbitzuak kontratatzea webgunearen bitartez. Adingabeen gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek aldez aurretik baimendu behar dute kontratazioa, eta beren ardurapeko adingabeek egiten dituzten ekintzen erantzuletzat joko dira, indarrean den legediari jarraiki.

Erabiltzailearen betebeherrak

Zuzenbideari eta ordena publikoari jarraiki baliatu behar ditu erabiltzaileak webguneko edukiak, eta ez ditu erabili behar legearen, moralaren eta ohitura onen aurka.

Erabiltzaileak ez du edukirik erreproduzitu, kopiatu edo banatu behar. Halaber, ez du egingo haien komunikazio publikorik (ez berak, ez hirugarren batzuen bitartez), aldaketarik edo eraldaketarik, baldin eta ez badu edukien gaineko egile-eskubideen titularraren baimenik.

5. Webgunearen erabilera

Azken kontsumitzaile edo erabiltzaileei bakarrik ematen zaizkie webguneko edukiak. Debekatuta dago edukien baimendu gabeko zeinahi erabilera komertzial edo haien birsalmenta, baldin eta Mondragon Unibertsitateak ez badu aldez aurretik horretarako idatzizko baimenik eman.

Webgunean zerbitzu bat erabiltzeko eta/edo kontratatzeko erabiltzaileak erregistratu egin behar badu (login), informazio egiazkoa eta legezkoa eman behar du, eta berak izan behar du informazioaren titular bakarra. Erregistroa dela eta pasahitz bat ematen bazaio erabiltzaileari, bere gain hartzen du honek zerbitzu horietara sartzeko pasahitza arduraz erabiltzeko eta isilpean edukitzeko konpromisoa. Horrenbestez, erabiltzaileei dagokie Mondragon Unibertsitateak ematen dien zeinahi pasahitz behar bezala zaintzea eta haien konfidentzialtasuna babestea; bestalde, konpromiso hau berenganatzen dute erabiltzaileek: ez uztea beren pasahitzak erabiltzen hirugarren batzuei —ez aldi baterako, ez behin betiko—, ez eta beste batzuei haiek eskuratzen ere. Erabiltzailearen erantzukizuna da hirugarren batek zerbitzuak legez kanpo erabiltzea, erabiltzaileari emandako pasahitz batez baliatu bada horretarako.

Berehalakoan jakinarazi behar dio erabiltzaileak Mondragon Unibertsitateari pasahitzen edozein erabilera desegokiren berri, bai eta haien galera eta lapurreten berri ere.

Gertakari horien berri jakinarazten ez zaion arte, ez du Mondragon Unibertsitateak inongo erantzukizunik baimendu gabeko hirugarren batzuek identifikatzaileez edo pasahitzez egiten duten erabilera desegokiaz.

Erabiltzailearen ardura da webgunera sartzea, han nabigatzea eta hura erabiltzea; horrenbestez, bere gain hartzen du erantzukizun hau: zorrotz eta arduraz beteko duela Mondragon Unibertsitateak edo erakunde horretako langileek webgunearen eta haren erabileraz ematen dioten beste zeinahi jarraibide. Halaber, hau eskatzen zaio erabiltzaileari: aipatutako erakundeari jakinarazteko zuzenbidearen edo hirugarrenen baten eskubideen aurkako zeinahi jokabideren berri.

6. Partaidetza-tresnak, foroak eta abar

Definizioa, zerrendaketa

Bideotxatak, onlineko saioak, inkestak, blogak, blogetako iruzkinak, eztabaida-foroak, sare sozialak.

Parte hartzeko arauak

Azken batean, Mondragon Unibertsitateak ez du bere gain hartzen inongo erantzukizunik honengatik: foro, txat, blog, iruzkin, sare sozial edo mailegatzailearen webgunean hirugarren batzuei edukiak bereiz argitaratzeko aukera ematen dien beste zeinahi baliabidetan gordetako informazio eta edukiengatik. Aipatutako baliabide-zerrenda ez da mugatua. Dena den, IGZL-MEri buruzko Legearen 11. eta 16. artikuluek diotenari jarraiki, erabiltzaile guztien, agintarien eta segurtasun-indarren aginduetara jarri behar du mailegatzaileak, eta gogotsu lagundu legedia nazionala edo nazioartekoa, hirugarren batzuen eskubideak edo morala eta ordena publikoa urratzen duten eduki guztiak erretiratzen edo, hala badagokio, blokeatzen. Halako edukirik badagoela webgunean irizten badio erabiltzaileak, jakinaraz diezaiola, mesedez, webgunearen administratzaileari (info@mondragon.edu) ahalik eta lasterren.

7. Erabiltzaileak ekartzen eta sortzen dituen edukiak

Erabiltzaileak edukiren bat (nolanahikoa dela ere) bidaltzen badu webgunera, hau adierazten du: libreki egiteko eskubidea duela adierazten, bermatzen eta onartzen duela; informazio horrek ez duela urratzen hirugarren batek eduki dezakeen inongo jabetza intelektual, marka, patente, sekretu komertzial edo bestelako ezeren gaineko inongo eskubiderik.

Erantzukizuna bere gain hartu behar du erabiltzaileak, eta hartatik libre utzi Mondragon Unibertsitatea erabiltzaileak berak egiten duen edo haren izenean egiten den edozein komunikaziok eragiten duen edozein kalte dela eta.

Erabiltzaileak bidaltzen dituen edukiak zabaldu, argitaratu, editatu, aldatu eta itzultzeko eskubidea du Mondragon Unibertsitateak.

Erabiltzaileak bidalitako edukiek irudiak, bideoak eta abar baldin badituzte, hau aitortzen, bermatzen eta onartzen du hark:

  • Adinez nagusia dela, legez.
  • Aipatutako ekoizpenaren egile dela, edo haren gaineko egile-eskubideen titular, eta baduela eskubiderik ekoizpena bidaltzeko, eta ekoizpenak ez duela urratzen jabetza intelektualeko inongo eskubiderik.
  • Grabazioetan ageri direnen baimenarekin egin direla haiek, eta adingaberik ageri baldin bada, haien guraso, legezko ordezkari edo tutoreek idatzizko baimena eman dutela eta hori egiaztatzerik baduela, noiznahi eskatzen bazaio.

Erabiltzaileak bere gain hartzen ditu erantzukizun horiek, eta erantzukizunetik libre uzten du unibertsitatea erabiltzailearen jokabideak (utzikeriak edo iruzur-nahiak) eragin ditzakeen kalteetatik.

Eskubidea du Mondragon Unibertsitateak jasotako lanak publikoki ezagutarazteko, egoki deritzon erara. Eskubidea du, halaber, lanak editatu, erreproduzitu, eraldatu eta publikoari jakinarazteko. Honenbestez, Mondragon Unibertsitateari lagatzen dizkio erabiltzaileak, doan eta izaera esklusiborik gabe, egile-eskubide guztiak (azalpenezkoa da, soilik, sailkapena): bidalitako edukiak erreproduzitu, banatu, eraldatu eta publikoki komunikatzeko eskubideak, edozein delarik ere haien modalitatea. Mundu osorako da baliagarria lagapen hori, Jabetza Intelektualari buruzko Legeak agintzen duen iraupen luzeenerako eta hirugarren batzuei lagatzeko berariazko baimenaz.

8. Berme eta erantzukizunetatik kanpo geratzen direnak

Mondragon Unibertsitateak ez du ez bermatzen ez bere gain hartzen, inongo kasu edo egoeratan, egitate eta eduki hauetatik batere, ezta horiek eragin ditzaketen kalteak ere:

  • Webgunearen eta/edo haren zerbitzuen erabiltzeko, hara sartzeko, hari mantentze-lanak egiteko eta hura funtzionarazteko ezintasuna; webgunearen eta/edo haren zerbitzuen eguneratze-, doitasun-, zehaztasun-, egokitasun-, gaurkotasun- eta fidagarritasun-gabezia; eta gertakari horiek eragin ditzaketen arazo edo zailtasun teknikoak edo bestelakoak.
  • Edukien akatsik eza.
  • Birusak transmititzea eta/edo erabiltzaileen ekipoetarako kaltegarri diren edo dokumentu elektronikoetan zein fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen beste elementu edo programa batzuk egotea, webgunea erabili, arakatu edo hara sartzeagatik.
  • Webgunearen zaurtezintasuna eta/edo hura babesteko hartzen diren segurtasun-neurrien menderaezintasuna.
  • Mondragon Unibertsitateak webgunean ezartzen dituen baldintza, arau eta jarraibideetan edonork eragiten dituen kalteak. Halaber, ez ditu bere gain hartzen webgunearen segurtasun-sistemak urratzeagatik hirugarren batzuei eragiten zaizkien kalteak eta hondamenak.
  • Edukien erabilera iruzurrezkoa, legez kanpokoa edo utzikeriazkoa, beste baten nortasunaz baliatzea, edo baldintza orokor hauen, fede onaren, ohitura orokorren, ordena publikoaren, webgunearen eta haren zerbitzuen eta edukien aurkako erabiltzaileen jarduerak.
  • Hirugarren batzuen jabetza intelektualaren, jabetza industrialaren, enpresa- edo kontratu-sekretuen eta intimitate, ohore, irudi, jabetza, publizitate eta lehiarako eskubideen alorrean indarrean dauden lege, ohitura edo erabileren hirugarren batzuen urratzeak.
  • Webgunearen bidez eskuratzen diren edukien eta/edo zerbitzuen akatsak edo gabeziak.
  • Erabiltzaileek webguneko edukiak jaso, biltegiratu, eskuratu, zabaldu edo transmititzea.
  • Webgunearen edukiez eta zerbitzuez erabileraren ezaugarriez eta nolakotasunaz baimenik gabeko hirugarren batzuek eskuratzen edo erabiltzen duten zeinahi informazio.

Zerrenda hori ez da mugatua, azalpen hutsa baizik, eta ez da, inolaz ere, ez esklusiboa ez baztertzailea, puntu bakar batean ere. Kasu guztietan, Mondragon Unibertsitateak ez du inongo erantzukizunik egoera horiek edo zehaztu gabeko antzeko beste batzuek zuzenean edo zeharka eragiten dituzten edonolako kalteak direla eta.

Dena den, hau jakinarazten du Mondragon Unibertsitateak: hartu dituela hartu beharreko neurri guztiak, eskura duen teknologiaren eta ahalen arabera, webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta haren erabiltzaileei birusik eta bestelako elementu kaltegarririk ez iristeko.

9. Loturak

Beste webgune batzuetarako loturak (estekak)

Egoki irudituz gero, "estekak” deritzen botoiak, linkak, bannerrak etab. jarriko ditu Mondragon Unibertsitateak bere webgunean, erabiltzailea beste webgune batzuetara bideratzeko. Hirugarren batzuek kudeatzen dituzte elementu horiek guztiak, eta Mondragon Unibertsitateak ez du inongo erantzukizunik hartzen bere gain lotura horiekiko, eta orri horietatik eskaintzen diren eduki, ondasun eta zerbitzuekiko hirugarren bat gisara jardungo da.

www.mondragon.edu orritik beste orri batera edonolako loturaren bat ezartzeak ez du esan nahi inongo harreman, lankidetza edo mendekotasunik dagoenik Mondragon Unibertsitatearen eta beste orri horren titularraren artean.

Hirugarren webgune batzuetatik Mondragon Unibertsitatearen webgunera egiten diren loturak

Baldintza hauek bete behar ditu www.mondragon.edu webgunea xede duen loturaren bat egin nahi duen erakunde edo erabiltzaile orok:

  • Atariko orri nagusiarekin bakarrik egin behar dira hiperestekak, eta inoiz ere ez haren lehenbiziko orria ez den besteren batekin, horretarako berariazko baimenik izan ezean.
  • Inolaz ere ezin da adierazi Mondragon Unibertsitateak hiperesteka baimentzen duenik, edo hiperesteka ekoizten den webgunetik eskaintzen diren zerbitzuak edo edukiak nolabait baimendu edo gainbegiratu dituenik.
  • Ezin da egin adierazpen edo aipu faltsurik, okerrik edo desegokirik webgune honen orri eta zerbitzuei buruz.
  • Mondragon Unibertsitateak ez badu horretarako berariazko baimenik ematen, hiperesteka egiten den orriak ezin du eduki Mondragon Unibertsitatea aipatzen duen inongo bereizgarririk (marka, izen komertziala, deitura, logotipoa, zeinu bereizgarria), hiperestekan bertan txertatuta dauden zeinuak izan ezik.
  • Espresuki dago debekatuta Mondragon Unibertsitatearen orrien gainean inongo browserrik edo borderenvironmentik sortzea.
  • Ezin da txertatu hirugarren batzuen eskubideen aurkako edukirik, moralaren eta ohitura onen aurkakorik edo legez kanpoko eduki zein informaziorik hiperesteka egiten den orrian.
  • Webgune baten eta webgune honen artean hiperesteka bat egoteak ez du esan nahi harremanik dagoenik Mondragon Unibertsitatearen eta orri horren jabearen artean, ezta MUk orri horren edukiak eta zerbitzuak onartzen dituenik ere.
  • Erabiltzailearen aurkako dagozkion akzio judizialak abiaraz ditzake baldintza horietako edozein urratzeak.

Mondragon Unibertsitateak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik unibertsitateko webgunearekiko esteka hori ezartzen duen webgunearen inongo alderdi dela eta.

Mondragon Unibertsitatea hau eska diezaioke www.mondragon.edu webgunera bere webgunean aipatutako baldintzekin bat ez datorren esteka bat ezartzen duen hirugarren bati: esteka hori berehala eta inongo justifikaziorik gabe erretiratzeko.

10. Baldintza orokorren aldaketa eta iraupena

Aldez aurretik jakinarazi gabe alda ditzake Mondragon Unibertsitateak hemen ageri diren baldintzak, osorik edo partzialki, eta baldintza orokor hauek ageri diren era berean argitaratuko du aldaketen berri, edo erabiltzaileei bidaliko zaien jakinarazpenen baten bidez.

Argitaratuta dauden bitartean egongo dira indarrean baldintza orokor hauek; hasierako argitalpenaren ondoren aldaketaren bat izaten bada, baldintza orokor berriak sartuko dira indarrean.

Isilbidez onartuko dituzte erabiltzaileek baldintza berriak, aldaketak egin ondoren webgunera sartzen badira.

Aipatutako baldintzak aintzat harturik, aldez aurretik jakinarazi gabe eman, eten, baliogabetu edo amaiarazi dezake Mondragon Unibertsitateak bere webgunerako edukietarako sarbidea, eta erabiltzaileak ez du horregatik inongo kalte-ordainik eskatzerik izango.

Webgunerako sarbidea eten eta gero ere indarrean jarraituko du agiri honetan aipatzen diren edukiak erabiltzeko debekuak.

11. Komunikazio komertzialak - webgunea

Webgune honetako edozein formulariotan bere datuak sartzen dituen unetik, baimendu eta onartu egiten du erabiltzaileak, formulario bakoitzak dioenaren arabera, Mondragon Unibertsitateak bere zerbitzuak eskain ditzan informazio- eta sustapen-komunikazioen bidez.

Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 21. artikuluari jarraikiz, berariaz baimentzen du erabiltzaileak publizitate- edo sustapen-komunikazioak bidaltzea zeinahi bitarteko elektronikoren bidez, gogoan izanik, betiere, noiznahi utz dezakeela bertan behera komunikazio komertzialak edo sustapen-jakinarazpenak jasotzeko baimena info@mondragon.edu helbidera mezu bat bidaliz, Gaia atalean hau idatzita: “Publizitaterik ez bidali". 

 

Harremanetarako

 kolaborategia.huhezi@mondragon.edu

 943 71 41 57

Dorleta z/g. 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)

Jarraitu gaitzazu