Berriak
Albisteak
Hezkuntzaren etorkizuna Bost kontinenteetako hezkuntzako ia ehun aditu bildu dira Bilbao AS Fabriken, hezkuntza-proiektu jasangarriak garatzeko eta finantziazio-aukerak aztertzeko bootcampean 2024·10·29
Mondragon Unibertsitatea eta de Monterreyko Teknologikoko Instituto para el Futuro de la Educación (IFE) erakundea hiru eguneko bootcampa ari dira egiten Bilbon, hezkuntzaren etorkizunari begira mundu-mailan finantza daitezkeen diziplinarteko lankidetza-estrategiak bilatzeko.
Lan-eskaintza Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak doktore-ikertzaileak kontratatu nahi ditu teknologiaren didaktikaren eta hezkuntzaren digitalizazioaren arloetarako 2024·09·26
Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko urriaren 15ean.
Doktorego tesia Idurre Gaztañazatorre ikertzaileak bikain ‘cum laude’ lortu du bere doktorego tesian 2024·06·12
Doktore berriak Eskoriatzan aurkeztu du "Hezkuntzaren ikuspegi sozio-kulturalean oinarritutako ikaste-prozesuen karakterizazioa. Kasu baten azterketa: Arrankudiaga Herri Eskola" tesia.
IFE txostenaren aurkezpena Mondragon Unibertsitateak eta Monterreyko TECeko IFE Europek ‘Educación Digital en las universidades: una guía de implementación integral’ txostena aurkeztuko dute 2024·05·02
Aurkezpena izango da maiatzaren 16an, online modalitatean. Ekitaldiaren gidaria izango da Miguel Ángel Montoya, IFE Europeko zuzendaria, eta bertan parte hartuko dute, beste batzuen artean, Natividad Cabrera erreportariaren egileak eta Nerea López Salas Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak.
Jardunaldia KoLaborategiko 2024ko topaketek ireki dute izen-ematea 2024·03·20
Hainbat gai jorratuko dituzte apirilean eta maiatzean egingo diren ekitaldietan, hala nola Adimen Artifiziala, digitalizazioa, STEM arloko gaiak eta adin txikikoen eta pantailen arteko harremana. Saio guztiak irekiak izango dira.
Profesionalentzako Prestakuntza Ikasgeletako koirakaskuntza esperientziak ezagutzeko ikastaroa abiarazi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·03·11
Apirilaren 15ean hasiko da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu duen ikastaroa, eta lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakasle guztiei zuzenduta dago
InpAkta ‘InpAkta’ aurkeztu dute Bilbon, 22 erakundek bultzatu eta gizartean inpaktu handia duten gaiak landuko dituen aldizkari zientifikoa 2024·02·08
Bilboko Bizkaia aretoan egindako ekitaldian parte hartu dute Eva Ferreira EHU/UPVko errektoreak, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Juan Jose Etxberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak, Rikardo Bueno Zabalo BRTAko zuzendari nagusiak eta Ugo Mayor Ikerbasque ikertzailea eta ‘InpAkta’ aldizkariko erredakzio-buruak.
Mintegi irekiak Garaiko erronkei humanitateetatik begiratzeko helburuarekin, hiru mintegi antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·02·07
Mintegiak egingo dira Bilbao AS Fabrik-en, 2024ko otsailaren 7an, martxoaren 20an eta apirilaren 17an.
Koirakaskunza Jardunaldia Ikastetxeetako esperientziak oinarri hartuta, koirakaskunzaren abantailak izan dituzte hizpide Eskoriatzako campusean 2024·01·26
Jardunaldian, parte hartu dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek, Ana Hernandez irakasle madrildarrak eta Euskal Herriko lau ikastetxeetako ordezkariek.
Koirakaskuntza Jardunaldia Koirakaskuntza esperientziak partekatzeko jardunaldia, urtarrilaren 26an, Eskoriatzako campusean 2024·01·10
Jardunaldian parte hartuko dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek, Ana Hernandez irakasle madrildarrak eta Euskal Herriko lau ikastetxeetako ordezkariek.
Argitalpena Gizartean inpaktu zuzena duten gai sozial eta politikoak jorratuko dituen ‘InpAkta’ aldizkari zientifikoa aurkeztu dugu Durangoko Azokan 2023·12·12
Aldizkariaren babesleen artean daude Euskal Herri osoko 22 erakunde, tartean, unibertsitateak eta ikerketarekin lotutako erakundeak. 2024ko otsailean egingo dituzte aurkezpen instituzionalak Iruñean, Bilbon eta Baionan.
STEMotiv proiektua Gipuzkoako ikastetxeek irekita dute izen-ematea STEMotiv proiektuaren laugarren edizioan parte hartzeko 2023·09·21
Edizio berri honek ardatz hartuko du Lehen Hezkuntzako etapa. Proiektuaren helburua da LHko ikasleen STEM ikasgaiekiko interesa eta motibazioa ulertzea eta horretan eragitea.
Jardunaldia STEM esperientziak partekatzeko lehen jardunaldia antolatu du, ekainaren 8an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·05·29
Jardunaldia online egingo da eta hiru STEM proiektuetan parte hartu duten DBHko irakasleek beraien esperientziak partekatuko dituzte. Gainera, Mireia Usart Rodríguez Kataluniako ikertzaileak hitzaldia eskainiko du.
3Kimu proiektua 3Kimu proiektuak aukeratu ditu bederatzi lan finalistak 2023·05·22
Publiko egin dituzte Arizmendi ikastolak, Lea Artibai ikastetxeak, Politeknika Txorierrik eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sustatutako erronkaren azken fasera igaro diren bederatzi proiektuen izenak. Ekainaren 5ean, sari banaketa ekitaldia eta itxiera topaketa egingo dute Eskoriatzako campusean.
Jardunaldia Hezkuntza digitalak dakartzan erronka eta aukerei buruzko jardunaldia, Bilbon, maiatzaren 16an 2023·05·04
Bilbao AS Fabrik-en egingo den ekitaldian, modu positiboan jarriko da fokua digitalizazioak hezkuntzari eskaintzen dizkion aukeretan.
Ikerketa Gipuzkoako Foru Aldundiko zazpi ikerketa proiektu konpetitibo lortu ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, horietako bostean, zuzendaritza lanak egingo ditu 2023·01·10
Aukeratutako proiektuek lotura hezkuntza eta STEM jakintzekin eta kooporatibismoarekin eta interkooperazioarekin. Bost proiektuetan gidaritza lanak egingo ditu Fakultateak eta beste bitan, laguntzaile lanak.
3Kimu Proiektua Batxilergo zientifiko eta teknologikoko 110 ikaslek Mondragon Unibertsitatearen 3KIMU erronkan hartu dute parte, STEAM bokazioak suspertzeko helburuz 2022·12·21
Aurten proposatutako erronka honi erantzun behar izan diote ikasleek, generoari, gaitasun zientifikoen garapenari eta eleaniztasunari lotutako ikuspegi batetik: “Nola babestu talketatik pertsonak eta gauzak?”
Ikastetxeko Proiektu Digitala Ikastetxeko Proiektu Digitala diseinatzeko aholkularitza eskainiko du Mondragon Unibertsitateak 2022·12·12
Ikastetxeko Proiektu Digitala diseinatzeko proba pilotoa egin dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arizmendi ikastolak.
ADITU TITULU BERRIA ‘STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan’ unibertsitate aditu titulun berria, urtarriletik aurrera 2022·11·09
Ikastaroa zuzenduta dago hezkuntzako irakasleei, zuzendari pedagogikoei eta Berritzeguneetako mentore digitalei.
Ikerketa Be[di]girada ikerketa-proiektua abian 2022·09·30
Ikerketak aztertu nahi du Humanismo digitalaren oinarri filosofiko eta soziologikoei nola egin lekua hezkuntza alorrean.