Ikerketa
Ikerketa kolaboratiboa
KoLaborategiaren ikerketa kolaboratiboa eta aplikatua da; eskolekin eta erakundeekin eta eskolentzat eta erakundeentzat garatzen dena da gure ikerketa. Ikasleak, testuinguruak eta profesionalak jartzen ditugu erdigunean; ez tresnak. Horrela aztertzen dugu digitalizazioak hezkuntzan eta komunikazioan duen eragina.
Epe luzerako eta epe motzerako ikerketak egiten ditugu, baina betiere begirada eta ikerketa-tresna ezberdinak erabiliz. Gainera, nazioarteko taldeekin elkarlanean ezagutza berria sortzen dugu ikerketaren bidez.
GAZTE-RIA: sare sozialak eta gazteak
Gazte-RIA izeneko ikerketak, 2019-2020ko ikasturtean, nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu. Horretarako, Gipuzkoako eta Lapurdiko hainbat ikastetxetan mila gazte baino gehiagoren lekukotasuna jaso da. Ikerketak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du.