Komunikazioa


EiTB


EiTB taldearen edukien lan-prozesuen hobekuntza.

Norekin?

EiTB komunikazio taldearekin.

Proiektu hau egin dugu, elkarlanean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin.

Noiz?

2019 eta 2020 urteetan.

Zer?

EiTB komunikazio taldeko edukien lan-prozesuak hobetzeko asmoarekin, 2019 eta 2020 urteetan ibili gara erakunde horretako hainbat departamentuekin lanean. Helburuak zen, batetik, eguneratzea lan-prozesuak, bestetik, hobetzea edukien kalitatea eta, azkenik, EiTBren produktuen irismena handitzea. Honako taldeetako prozesuak birdisenatu ziren: albistegiak, gazteen edukiak, bezero arreta zerbitzua, kirolak, umeentzako eskaintzaren ekoizpena eta zabalkunde departamentua.

EiTBko lankideekin adostutako prozesuak ahalik eta eraginkorren izaten laguntzeaz gain, jardun ginen indartzen talde izaera, helburu bateratuak eta EiTB markarekiko atxikimendua.

512x262


2deo


Mentoring proiektua 2DEO Tabakalerako ikus-entzunezko laborategian.

512x262

Norekin?

2deo Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiarekin.

Noiz?

2020 urtean.

Zer?

2020. urtean, 2DEOn egindako mentoring lan honen bidez, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleek jardun dute ikus-entzunezko proiektuen abiatze prozesutik, prototipazio fase bitartean erraztaile lanetan.

Horretarako, proiektuen nolakotasuna eta beharrak identifikatu ostean, aurre-diagnosia egin eta proiektu bakoitzaren garapenerako lan prozesu egokituak proposatu dituzte, proiektu bakoitzak aurrera egin dezan behar dituen tresnak eta argibideak eskainiz.


Wikipedia, ikasleen parte hartzea


Norekin?

Ikus-entzunezko komunikazioko graduko ikasleekin, irakasleekin eta Euskal Wikilarien Elkartearekin.

Noiz?

2020-2021 ikasturtean.

Zer?

Ikerketaren helburua da ikertzea unibertsitateko ikasleek Wikipediarako sakoneko artikulu bat egiteak zertan laguntzen duen (laguntzen badu) ikasketa prozesua eta balio al duen Wikipediarekiko ikuspegia, eta bereziki euskarazko Wikipediari buruzkoa, aldatzeko. Elkarrizketak egin zaizkie azken hiru ikasturteetako ikasleei, irakasleei eta Wikipediako arduradunari. Horrez gain, egindako lanaren deskribapena egin da. Ikerketatik atera nahi da Wikipediaren eta hezkuntzaren artean egin litekeen elkarlanerako proposamen bat, euskarazko Wikipedia aberasteari begira.

512x262


#Komunikazio aukera berrietako gida pedagogikoa


Gipuzkoako Foru Aldundia & @gazteak: #Komunikazio aukera berrietako gida pedagogikoa.

Norekin?

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

Noiz?

2018 urtean.

Zer?

Gazteentzat gero eta arruntagoa da sare sozialetan beraien kexak, gogoetak eta, batik bat, bizipenak partekatzea. Hori kontuan hartuta eta Etorkizuna Eraikiz markoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bide berri bati ekin nahi dio eta lurraldeko ikastola eta ikastetxeekin lan egin nahi du. Hortaz, komunikazio-kanal berri hauen bidez Administrazioarekin harremanak bideratzeko gida pedagogiko bat sortzea da proiektuaren helburua, ondoren geletan landuz.

Informazio gehiago


Gazte-RIA


Gipuzkoako Gazteen Sare Sozialen Faktoria (Gazte-RIA).

Norekin?

EAEko DBHko 4. mailako hainbat ikaslerekin.

Diruz lagundu digutenak: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Noiz?

2019-2020 ikasturtean.

Zer?

Proiektu honetan ikertu da Gipuzkoako eta Lapurdiko nerabeek sare sozialetan egiten duten erabilera: sare sozialetako arriskuak eta aukerak; sare sozialetan eraikitzen duten identitatea edota erakusten duten irudia; pribatutasunaren zaintza; hizkuntza ohiturak. Gipuzkoako eta Lapurdiko 17 ikastetxetako 1.134 ikasleren lekukotasunak jaso dira, galdetegien bidez, egunerokoaren bidez eta eztabaida taldeen bidez. Jasotako emaitza horietatik landu dira zenbait ideia, sare sozialen erabilera egokiak proposatzeko.

512x262

Jarraitu gaitzazu