STEM


STEMotiv


Adimen artifiziala eta datu adimenaren bidez ikasleen STEM motibazioa piztu, Gipuzkoako ehun enpresarial zientifiko-teknologikoa indartzeko tresna.

Norekin?

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020ko deialdiaren Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko programaren baitan garatu dugu. Proiektua Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Ikaslanek eta Vicomtechek garatu dugu eta bertan Gipuzkoako sare guztietako DBH etapa eskaintzen duten 5 ikastetxek hartu dute parte: Zubiri Manteo BHI, Zumaiena Ikastetxea, Mutriku BHI, Salbatore Mitxelena Ikastola eta Herrikide Ikastetxea.

Noiz?

Proiektu hau 2020-2021 ikasturtean garatu bada ere, 2021-2022 ikasturtean jarraipena izaten ari da.

Zer?

STEMotiv proiektuaren xede nagusia STEM hezkuntza bultzatzea da, ikasleen STEM ikasketen inguruko interesa piztuz eta beraien konpetentziak hobetzeko bitartekoak aurkituz. Horretarako, ikasleek arlo zientifiko-teknologikoen inguruan dituzten interes eta motibazioak Big Data eta Adimen Artifizialaren bidez neurtu dira eta hortik abiatuta ikasleen nahi eta beharretara egokitzen diren STEM proiektuak diseinatu eta inplementatu dira ikastetxeetan. Proiektuak burutu ondoren, berriro neurtu da ikasleek arlo horiekiko duten motibazioa, aldaketa nabarmenak jasoz.

Informazio gehiago

Harremanetarako

 kolaborategia.huhezi@mondragon.edu

 943 71 41 57

Dorleta z/g. 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)

Jarraitu gaitzazu