Zer da KoLaborategia

Zer da KoLaborategia?

KoLaborategia da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntza Berrikuntzarako Gunea. KoLaborategiaren helburua da hezkuntzaren inguruko ezagutza sortzea, partekatzea eta hezkuntza berrikuntza sustatzea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak urteak daramatza hezkuntzako prozesu eta etapa guztietan ikertzen eta bertatik eratorritako ezagutza hezkuntza erakundeetara zabaltzen. KoLaborategian metatu nahi da ikerketa, aholkularitza eta profesionalen prestakuntza eskarmentu hori, hezkuntza berrikuntza prozesuetan eta hezkuntzaren kalitatean eragiteko.

Hezkuntza berrikuntzarako KoLaborategia, zehazki, hainbat arrazoigatik sortzen da:

  • Hezkuntza berrikuntzaren ikerketa, aholkularitza eta profesionalen prestakuntza bateratzeko.
  • Hezkuntza erakundeen eta unibertsitatearen arteko zubilanak egiteko.
  • Hezkuntza berrikuntzan dabiltzan erakundeei eta eragileei topaketarako, hausnarketarako, prestakuntzarako, garapenerako, elkarlanerako eta esperimentaziorako gune bat eskaintzeko.
  • Hezkuntzaren erronkak diziplinartekotasunetik eta ikuspegi globaletik ikertu eta erronka horiei erantzun ahal izateko.

Helburuak

  • Hezkuntza ikertzea modu KoLaboratiboan.
  • Hezkuntza erakundeentzat zein hezkuntzako profesionalentzat haien prestakuntzarako eta garapenerako erreferentziazko elkargune bihurtzea.
  • Diziplinartekotasunetik eta ikuspegi globaletik, hezkuntza berrikuntza prozesuak sustatzea, aberastea eta indartzea.
  • Irakaslegaien parte-hartzea sustatzea eta profesionalekin hasunartzeko edota lankidetzan aritzeko aukerak eskaintzea.

Eragiteko moduak

  • Esperimentazioa.
  • Aholkularitza.
  • Formazioa.
  • Jardunaldiak.
  • Dibulgazioa.

 

 

Jorratzen ditugun gaiak

Ikuspegi globaletik eta kolaboratibotik saiatzen gara hezkuntza ikertzen, eta ikuspegi beretik ahalegintzen gara ezagutza sortzen, partekatzen eta berrikuntza prozesuak sustatzen. Dena den, espezializazioa edo gaien uztarketa eskatzen duten ikerketa, aholkularitza eta prestakuntza ekimenak ere baditugu. Jarraian, KoLaborategiak jorratu izan dituen gai espezifikoen zerrenda eskaintzen da, adibide modura:

Metodologia eta estrategia aurreratuak

Diziplinartekotasuna, ebaluazioa, koirakaskuntza, konpetentzien garapena, ezaugarri pertsonalen eta trebetasun bigunen sustapena, hezkuntza duala…

Hizkuntzak eskolan

Hizkuntza proiektua, hizkuntzen didaktika, arloetako alfabetatzea, ahozkoaren sustapena, euskararen erabilera areagotzeko estrategiak, soziolinguistika hezkuntza erakundeetan, hizkuntzen curriculum bateratua, hizkuntza aniztasunaren trataera, ikasle etorri berriak eskolatzeko hizkuntza trataera…

STEAM eta digitalizazioa

Konpetentzia digitala, digitalizazio planak, adimen artifiziala hezkuntzan, pentsamendu konputazionala, gamifikazioa, STEM proiektu diziplinartekoak, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikaren didaktikak…

 

Hezkuntza eta komunitatea

Kulturartekotasuna, berdinkidetasuna eta ekitatea, kohesio sozialaren lanketa, kulturartekotasuna eta euskara, eskola eta komunitatea, herri hezitzaileak, udalen partaidetza hezkuntzan, giza eta gizarte zientzien didaktika…

Aniztasunari erantzuteko testuinguru osasuntsuak

Inklusioa eta guztiontzako eskolaren oinarriak, aniztasunaren trataera, etapen arteko igarobideak, espazio eta testuinguru inklusiboak, ikasleen partaidetza sustatzeko estrategiak, ikaskuntza-zerbitzua...

Harremanetarako

 kolaborategia.huhezi@mondragon.edu

 943 71 41 57

Dorleta z/g. 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)

Jarraitu gaitzazu